XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Donostian ez da justifikatzen euskaldunen afari bat antolatzea, besterik gabe, berez suertatzen baitira, edo zehatzago, berez sortu beharko liratekeela uste ohi da; eta sortu, sortzen dira, baina mahaikide guztiak gaztelera erabiltzera behartzen dituen salbuespenak tartean direla.

Bestalde, aipaturiko euskaldun dentsitatea kontuan hartuta, Donostian espero izaten da aldez aurretiko hautaketarik gabe, taberna, denda, edo kiosko batera gerturatuz gero, euskara naturaltasunez erabili ahal izatea; baina, noski, gehiegitan ez da horrela gertatzen.

Ondorioz, errazago da Donostiako euskalduna erregistro linguistikoz aldatu beharrean aurkitzea, egoera frustragarria benetan, eta deserosoa batzuetan, aldaketa eskatu/exijitzen duen pertsonaren heziera, sinpatia eta zentzu onaren arabera.

Gasteizen edo Iruñean, berriz, probabilitate kalkulu xinpleenaren arabera, postura segurua egitera jo ohi da, zuzenean erdara erabiliz eta, horrela, jakina, gutxiagotan gertatzen zaie euskaldunei egoera frustragarriei aurre egin behar izatea.

Pairatzen, sofritzen/gozatzen dugun egoera linguistikoak okerragoetan egonak baikara konplexuak diren inplikazioak ditu gure harremanetan, eta, hala guztiz ere, gutxitan azaltzen dira gure literaturan; ezta euria eta zeru grisa agertu ohi direnez, atze-oihal modura, paisajearen ezaugarritzat ere.

Ez dakit zergatik ez diogun geure bizitzak ausardiaz kontatzeari ekiten, gure euskaldun historiak, gure nazionalista historiak nahi bada, guk ezean, beste batzuek kontatuko baitituzte, eta ez zaigu gustatuko nola egingo duten.

Izan ere, gure historiek, arruntenek ere, badute zerbait heroikoa, komikoa eta tristea, historia guztiek bezala, eta kontatzen, dituenaren sentsibilitatearen arabera, posible da